Sentsazio hori
Nola leundu, noiz da joango?
Arnasbehera
Sendagaitzat dugunean
Antsia-aroa
Presaka goaz noraezean
Zaila da bai batzutan
Eskua luzatzea laguntzeko
Bihotzaren xuxurlak entzuteko
Bare, trankil egon
Problema ikustezina
Soilik sentitzen denean hemen
Norbera ezagutu eta errespetatzea
Behar genuke
Zaila da bai batzutan
Eskua luzatzea laguntzeko
Bihotzaren xuxurlak entzuteko
Bare, trankil egon
Sentsazio hori
Pasako da, ez larritu
Elkarrekin
Dena dugu konponduko