Botere erakusketaren
Errepresioa da hemen
Urte ugari pasa arren
Haien jarrera ez da aldatzen
Ez al dira konturatzen
Herri hau dugula maitatzen
Ez al gara nahikoa azaltzen
Aspaldi hasi ginela nazkatzen
Errepresioaren
Aurka borrokatzen
Gure indarrak batuz
Elkartu gaitezen
Etsaiaren aurka
Egin zazu zaunka
Haien jokabideak
Zentzurik ez dauka
Jarraituko dute guri zapaltzen
Eskubide guztiak urratzen
Jarraituko dugu guk borrokatzen
Gurea dena itzul dezaten