Egunero amesten dugu, lotan gaudenean
Milaka abentura buruan, begiak itxita ditugunean
Baina ametsak beti nahi ditugu bizi errealitatean
Eta izaten dugu aukera gure begien aurrean
Baina, horretarako esnatu beharra dago eta ekin lanean
Beste herri libre baten amesteko unea
Beste herri libre baten bizitzeko eskubidea
Errealitate gordinak ez ditu gauzak erraztuko
Gu geldirik egotea haien helburua delako
Sortzaileak ez bagara herria hilda dago
Has gaitezen lanean berandu izan baina lehenago
Arrisku batzuk hartzeak batzuetan, merezi du elako
Beste herri libre baten amesteko unea
Beste herri libre baten bizitzeko eskubidea