Zaharra berritu nahian
Lema zuzentzekotan
Ezinak ta eginak
Etengabe eztabaidan
Galtzen hasi ote naiz
Esfortzu ugarietan
Hobetzeko nahietan
Hausnartzeko garaietan
Eta agian ez naiz
Beharko nukeen guztia
Daramadan zauriak sortu du nere auzia
Baina hau da garena
Hezurra eta azala
Mingaina hitzez sortuz
Garraxiz gure izena
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio
Dudak, mugak ta kezkak
Gezurrak ta egiak
Onak eta txarrak
Han doaz gure ametsak
Ohiturak ta iraganak
Ez diote kenduko
Orainari pixurik
Zinetena joan zen ta
Eta agian ez naiz
Beharko nukeen guztia
Daramadan zauriak sortu du nere auzia
Baina hau da garena
Hezurra eta azala,
Mingaina hitzez sortuz
Garraxiz gure izena
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio
Eta entzuidazu arren
Errepikatu bederen
Garenaz ze harro nagoen
Eta entzuidazu arren
Errepikatu bederen
Garenaz ze harro nagoen
Eta entzuidazu arren
Errepikatu bederen
Garenaz ze harro nagoen
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio