Gaur zurekin amets egin dut
Zure lurrekin, hain menditsu ta lauak
Hain ederrak eta hezeak
Zure itsasoa, errebeldeak
Ez du izango jaberik, jaberik
Hainbat gauza bizi dituzu
Zure basotan, berdeenetan
Etxean galdutako segurtasuna lortu
Tontor elurtuetan
Haizea bilakatu aintzinako
Txoko ezkutuetan
Hain ugariak izan dira agurrak
Zure erlijio kontuetan, barandiaranen egunak egunak
Sorginen jokuak, errekamarin doinuak
Ta ikusten zaitut laboaren akordeetan
Aberritasuna berpiztuz, lauaxetaren hitzetan
Lortu ez genuen indarra lortu genuen
Antsoren harmarrian
Bizi ez genuen denbora ezkutatu zen
Gernikako arbolan
Gaztelu beltzan emandako biziak, bizirik dirau
Amaiurreko herrian, bizirik Orreagan