Entzun zazu senide
Lagun edo apez
Ni hiltzen naizenean
Ez mintzatu ahapez
Ez sartu lurrean
Egurrezko ontzirik
Hilobi bazterrean
Loreak utzirik
Itsasoan
Urpera nazazu
Urperatu
Ez dut gizonen lurra
Inolaz loratu nahi
Noizbait moztuko duten
Zuhaitzik bazkatu nahi
Eta jaungoikorik
Ez dagoen heinean
Ez dut hil bat jartzen
Bestearen gainean
Itsasoan
Urpera nazazu
Urperatu
Urpera nazazu
Urperatu